XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsas hondoetako animaliak.

Ingurune hontan bizi diren izaki harrigarriek arantza luze eta garroak dituzte ibiltzeko.

Arrain abisalak haragijale dira eta aho handia dute tamainu handiko harrapakinak jateko.

Badira ere belaki hauskorrak ingurune geldian bakarrik bizi direnak, hanka luzeko karramarroak, zeinetarik ezer guti dakigu oraindik.

Hondo haietan bizi diren animaliek begi handiak dituzte sarritan, eta zenbait espezietan begirik ez da: hauen orde zentzumen organo bereziak dituzte, ingurune berezi hartako keinadak hartzeko aproposak.

Itsasoko elikapen katea.

Itsas barrenean bizi diren animaliak itsas elikapenaren kate maila dira.

Axalean milaka organismo mikroskopikoek begetal nahiz animalia, ozeanoko planktona osatzen dute.

Alga mikroskopikoek sintesi klorofilikoa eratzen dute, bizidun guztientzako oinarrizko janaria elaboratuz, landare guztiek egiten duten bezalaxe.

Kontaezinbeste krustazek ehundaka mila alga ttikiak jaten dituzte, eta, aldiz, beste arrainen janari bihurtzen; hauek, azkenik, arrain handiagoen janari dira.

Itsas korronteek barrenetik dakarte ur hotza axalera, sustantzi organiko eta gatz mineraletan aberats, eta hauek, aldiz, sintesi berrirako lehen materi gai bihurtzen.

Deskonposaketa organismoak (bakteriak)/ kontsumitzaile sekundarioak (arrain haragijaleak)/ kontsumitzaile primarioak (arrain belarjale eta fitofagoak)/ kontsumitzaile primarioak (plankton)/ alga produktoreak.

Itsas korronteak.

Itsas korronteak ibai handi batzu dira, itsaso berak ez duen bezalako tenperatura, gatzatasuna eta abiada dutenak.

Korronte beroek (Golkoko korrontea) poloetara erametsu dute ekuadoreko ur epela; korronte hotzek alderantzizko bidaia egiten dute, eta poloetatik ekuadorera doaz.

Korronte mota hauei esker zona glazialetako tenperatura eramankorrago bihurtzen da eta zona tropikaletakoa arinagoa.

Alaskako korrontea / Kuro-Shiwo-ko korrontea / Peruko korrontea / Humboldt-eko korrontea / Labradoreko korrontea / Golkoko korrontea / Kanariasko korrontea / Brasiliar korrontea / Bengueko korrontea / Ipar atlantiko-ko korrontea / Mozanbikeko korrontea / Indiko kontrakorrontea / mendebaldeko australiar korrontea / korronte antartikoa / Dya Shio korronte zuria / ekialdeko australiar korrontea.